XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Solutua

Disolbatzailea

4. ird. Disoluzio baten osagaiak.

Substantziak disolbatzeko duten gaitasuna dela-eta, disolbatzaile likido desberdin asko erabiltzen dira.

Horien artean ura, alkohola, azetona, etab. aipa ditzakegu.

Guztiek ez dituzte solutu berberak disolbatzen, horretan bakoitzak ahalmen berezia baitu; esate baterako, sodio kloruroa ondo disolbatzen da uretan baina ez da disolbatzen azetonan.

Laborategietan ohikoa da disoluzioen erabilpena, horien bidez substantzien kantitate oso txikiak erabil baitaitezke.

-Disoluzioen osagaiak, kasu honetan ura eta gatza, ezin desberdin daitezke begi hutsez. Itxura erabat uniformea da.

-Disoluzioen propietateak berberak dira disoluzioaren edozein partetan. Horregatik esaten dugu nahasketa homogeneoak direla.

-Disoluzioak proportzio desberdinetan presta daitezke. Hau da, disolbaturik dauden substantzien kantitate desberdinak eduki ditzakete.

Disoluzioa konposizio uniformeko nahasketa bat da, proportzio desberdinetan presta daitekeena, eta beraren osagaiak ezin desberdin daitezke begi hutsez.

Ezaugarri horiek disoluzioak eta nahasketa heterogeneoak desberdintzeko balio dute, azken hauen konposizioa ez baita berbera puntu guztietan.

Nahasketa heterogeneoen konposizioa nahi den beste alda daiteke, eta beraien osagaiak begi hutsez erraz desberdintzeko moduan ageri dira.

Disoluzioaren osagaiak

Disoluzioaren osagaiei solutua eta disolbatzailea deritze.

23. Azter ezazu 4. irudia eta irakur itzazu ondoko definizioak:

Solutua disolbatzen den substantzia da, eta kantitate txikienean dagoen osagaia.

Disolbatzailea solutua disolbatzen duen substantzia da, eta kantitate handienean dagoen osagaia.

Beraz, hasierako esperientziara itzuliz, sodio kloruroa solutua dela eta ura disolbatzailea dela esango dugu.

Disoluzio-motak

Disolbatzailea solutua disolbatzen duen substantzia da, eta kantitate handienean dagoen osagaia.

24. Bete ezazu ondoko taula, bi disolbatzaile desberdinen kasuan hiru solutu aipatuz, bat egoera-mota bakoitzeko.

Disolbatzailea

Solutu solidoa

Solutu likidoa

Solutu gaseosoa

Bai solutua eta bai disolbatzailea egoera solido, likido edo gaseosoan izan daitezke, ondorioz, bederatzi motatako disoluzioak ager daitezkeelarik.